IGEA HIRIBILDUA XAKE AZKARREKO I. TORNEOA
(2018ko ekainaren 23an, Errioxako Igea herrian).
Larunbatean jokatu zen. 15 minutuko zortzi partida izan ziren.
Beste torneo bat Mikel Huergarentzat. Faborito nagusia zen (eloko 124 puntu gehiago zuen, Antonio Ruperez Benito ranking-eko bigarrenak baino). Hala ere, torneoak ez dira ranking-eko zerrendan irabazten, tableroetan baizik. Hor erakutsi zuen bere nagusitasuna.
Hirugarren txandan hasi zen jokalaririk indartsuenak albo batera uzten: Miguel Blazquez Gomez, Patxi Sesma Rubio, Alvaro Bayo Milagro, Antonio Ruperez Benito, Luis David Jimenez Almeida (berdinketa kasu honetan) eta Ainhoa Ortin Blanco. Azkeneko garaipen honek eta Alvaro Bayok Javier Habansekin berdintzeak erabaki zuten txapelketa.
Luis David Jimenez Almeidak hirugarren postu ona lortu zuen. Baita Javier Habansek ere: Laugarrena. Iñigo Ortin Blanco seigarren geratu zen (kasu honetan, ranking-eko postutik bat beherago).
Beraz, nafarrek lan ona egin zuten Igea hiribilduan.
Sailkapen osoa eta informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan