10 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO XAKE TXAPELKETAK
(2018ko uztailaren 2tik 8ra, Espainiako Granadako Salobreña herrian)
ERRITMO KLASIKOAN
2018ko uztailaren 2tik 7ra jokatu zen. 90 minutuko partidak ziren, gehi 30 segundo jokaldiko.
AZKENEKO SAILKAPENA, 9 TXANDA JOKATU ONDOREN
1) Javier Habans Aguerrea (Nafarroa, Euskal Herria) (2.016) – 9 puntu.
2) Daniel Salinas Tomas (Herrialde Katalanak) (1.755) – 7,5 puntu.
3) Dani Tabuenca Mendataurigoitia (Kantabria) (1.437) – 7 puntu.
4) Jose Felix Calvo Gonzalez (Gaztela-Mantxa) (1.416) – 7 puntu.
5) Martin Horcajuelo Rocamora (Madrilgo Erkidegoa) (1.497) – 7 puntu.
6) Ivan Povshednyi (Herialde Katalanak) (1.507) – 7 puntu.
7) Alejandro Fuentes Guinot (Nafarroa, Euskal Herria) (1.085) – 7 puntu.
Orotara, 175 jokalari.
JAVIER HABANS AGUERREA BERRIZ TXAPELDUN, PARTIDA GUZTIAK IRABAZITA
Javier Habans Aguerrea 2008an jaio zen. 10 urte ditu. Dagoeneko 2.045 puntu ditu FIDE eloan. Iruñeko Oberena taldean jokatzen du.
Faborito argia zen txapelketa honetan. Eloko 261 puntu gutxiago zituen Daniel Salinas Tomas bigaren zerrendaburuak. Huts batzuk egin zituen honek eta elkarren aurka jokatzera ez ziren iritsi, nahiz eta azkenean Daniel Salinas bigarren geratu.
Logikoki, gauzak horrela, are errazagoa izan zen Javier Habansen bidea. Nagusitasuna erakutsi zuen, bere goi mailako jokoaren ondorioz. Partida guztiak irabazi zituen.
Javier Habans Aguerrea Nafarroako xakelari izarra bihur daiteke, ez oso denbora luzean. Espainiako Txapelketa 6 aldiz irabazi du. Zortzi urtez azpikoa 2015 eta 2016an. Hamar urtez azpikoa 2016, 2017 eta 2018an. Txapelketa hau irabazi ondorengo egunean eskuratu zuen seigarrena, 10 urtez azpiko xake azkarrean.
Askoz zailagoa zuen egitekoa Alejandro Fuentes Guinot tuterarrak, 106. zerrendaburua baitzen. Txapelketa bikaina egin zuen eta 7 puntuz zazpigarren postua lortu zuen.
Informazio gehiago: https://info64.org/ce-individual-sub-10-2018/standings webgunean.
XAKE AZKARREAN
2018ko uztailaren 7tik 8ra jokatu zen. 10 minutuko partidak izan ziren, gehi 5 segundo jokaldiko.
AZKENEKO SAILKAPENA, 9 TXANDA JOKATU ONDOREN
1) Javier Habans Aguerrea (Nafarroa, Euskal Herria) (1.447) – 8,5 puntu.
2) Manuel Jesus Gonzalez Fernandez (Andaluzia) (1.282) – 7,5 puntu.
3) Lucas Antuna Pavon (Asturias) (1.282) – 7 puntu.
4) Dani Tabuenca Mendataurigoitia (Kantabria) (1.360) – 7 puntu.
5) Daniel Salinas Tomas (Herrialde Katalanak) (1.699) – 7 puntu.
6) Jaime Boris Juan Lepp (Herrialde Katalanak) (1.339) – 7 puntu.
7) Nicolas Aleksanyan Israilyan (Herrialde Katalanak) (1.543) – 7 puntu.
Orotara, 115 jokalari.
JAVIER HABANS AGUERREA, XAKE AZKARREAN ERE ONENA
Nerea Cereijo Suarez galiziarra izan zen garaipenen ibilbidea eten ziona Javier Habansi, gero 25. postua besterik eskuratu ez bazuen ere. Berdinketa gertatu zen partida horretan, laugarren txandan.
Dena den, 8,5 puntuz, berriz ere nagusitasun handia erakutsi zuen Javier Habansek. Azkenean bigarren eta hirugarren sailkatu zirenak saihestu zituen parekaketetan, baina horretaz erran daiteke zortea alde haiek izan zutela, ikusiak ikusita.
Informazio gehiago: https://info64.org/ce-individual-sub-10-rapido-2018/standings webgunean.