Partidak igande goizean jokatu ziren, Toriles kalean. 5 minutukoak izan ziren. Lau mahaitan jokatu ziren neurketak. Club Calahorrano de Ajedrez izan zen torneoa antolatu zuen taldea. Alde Zaharreko jaien aurreko ekitaldietako bat izan zen.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 39 puntu.
2) Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) A (Errioxa) – 38 puntu.
3) Alfaro (Errioxa) – 32’5 puntu.
4) Unión Riojana Ajedrecística (URA) (Logroño, Errioxa) – 32’5 puntu.
5) Calahorrano A (Calahorra, Errioxa) – 28’5 puntu.
6) Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) B (Errioxa) – 25’5 puntu.
7) Calahorrano C (Calahorra, Errioxa) – 19 puntu.
8) Calahorrano B (Calahorra, Errioxa) – 18 puntu.
9) Jarrero (Haro, Errioxa) – 13’5 puntu.
10) Calahorrano F (Calahorra, Errioxa) – 6’5 puntu.
11) Calahorrano D (Calahorra, Errioxa) – 5’5 puntu.
12) Calahorrano E (Calahorra, Errioxa) – 5’5 puntu.
MIKEL GUREA, CALAHORRAN, SAL A ETA GAINONTZEKO TALDE ERRIOXARREN GAINETIK
Talde ona eraman zuen Mikel Gureak Calahorrara eta ondorioa izan zen garaipena.
Odei Lerendegi Lasa, Aitor Martinez Ayesa, Pedro Forjan Gutierrez, Angel Vilchez Gonzalez eta Oier Irujo Compains izan ziren Burlatako taldearen jokalariak. Berme handiko taldea, hain zuzen ere.
Hamaika lehiatik hamar irabazi zituen Mikel Gureak eta bat berdindu (bigarren sailkatu zen SAL A taldearekin). 44 partidatan 39 puntu atera zituen. Urdaiazpikoa ere eraman zuen etxera.
2018-07-15.
Iturria: Mikel Gurea Xake Taldea eta internet.