Azkarreko Espainiako Sub 16 Txapelketa
Eta ohikoarekin jarraituz, Txapelketa bat bukatzean beste berri bat hasten da eta honela 2018ko uztailaren 28an Azkarreko Espainiako Sub 16 Txapelketa hasi zen eta uztailaren 29an, igandean, bukatu zen.
Gure foru-ordezkariak honako hauek izan ziren:
Iñigo Ortín Blanco
Andrés Malón Insausti
Leire Dorregarai Iparraguirre
Haizea Salvatierra Alzorriz
Erritmo azkarrean egin dute gure neska-mutilek aparteko torneoa zeinean Aarón Alonso García txapeldun bilakatu da. Bigarren postua Pedro Antonio Gines Esteok, askotan aipatua, lortu du.
Gure neska-mutilek izandako partidak ondorengo estekan segitu daitezke https://chess24.com/es/watch/live-tournaments/espana-sub16-2018/9/1/1 .
Sailkapen osoa beste honetan https://info64.org/ce-individual-rapido-sub-16-2018/standings.
Egia da gure jokalariek Salobreñan eskuratu duten trofeorik bitxiena lagun berrien ADISKIDETASUNA dela, zeina distantziak izanda beti hor izango dute xakea medio dela barneratutako bizitasunak ospatzeko.
JFS