PABLO FUERTES CIRAUQUI SUB-1900 KATEGORIAKO TXAPELDUNA BILAKATU DA ZARAGOZAN .
Asteburu bizia izan da Pablo Fuertes Villafrancako xake jokalariarentzat, zeina 3 egun eman ditu Zaragozan Memorial Fernando Ballano Xake txapelketa Absolutuan parte hartzen.
Txapelketa mixtoa izan da, 5 partida erritmo azkarrean (10’+3”) eta 4 partida erritmo motelean (90’+30”). Pablok 6/9 puntu lortu ditu eta zazpigarren postuan geratu da sailkapen orokorrean eta TXAPELDUN ELO FIDE-ko SUB1900 kategorian.
Beste behin bat ere Agrupación Artística de Aragónek, “AAA”, aparteko antolaketa egin du, Jesus García Valer arbitro internazionala (AI) buru izanda.
Pablok kontatu digu plazerra dela beti Aragoiko edozein herri-hiritan xakean jokatzea.
Eta Federazio honetarako ohorea da gure jokalarien historioak kontatu ahal izatea, horregatik uda honetan egiten dituzuen ibilera guztiak ondorengo helbidera bidaltzea gonbidatzen zaituztegu.
junta@fnajedrez.com