ARRANO ELKARTEKO TALDEKAKO VII. XAKE TXAPELKETA
(2018ko uztailaren 28an, Iruñean)
(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2018ko EUSKAL ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).
Larunbat goizean jokatu zen, Arrano Elkartean, Liga moduan. 5 minutuko partidak izan ziren eta neurketa bakoitza lau mahaitan jokatu zen.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 30,5 puntu.
2) Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa) – 28 puntu
3) Paz de Ziganda (Atarrabia, Nafarroa) – 26,5 puntu.
4) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 23,5 puntu.
5) Antsoain Xake Kluba (Antsoain, Nafarroa) – 21 puntu.
6) Mikel Deuna (Burlata, Nafarroa) – 14,5 puntu.
7) Martintxo (Gasteiz, Araba) – 13,5 puntu.
8) Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 9,5 puntu.
9) Mikel Gurea B (Burlata, Nafarroa) – 7,5 puntu.
10) Mikel Gurea C (Burlata, Nafarroa) – 5,5 puntu.
EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.
1) Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa) – 12 puntu
2) Paz de Ziganda (Atarrabia, Nafarroa) – 10 puntu.
3) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 8 puntu.
4) Martintxo (Gasteiz, Araba) – 7 puntu.
5) Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 6 puntu.
ORVINAREN LAUGARREN TITULUA
Argazkian, Orvinako jokalariak, trofeoarekin: Adolfo Ruiz Anton, Mikel Ochoa Aldaz, Gonzalo Mombiela Martinez, Mikel Ortega Lopez eta Sergio Navarrete Delgado.
Talde asko eta xakelari onak Arrano Elkarteko Taldekako VII. Xake Txapelketan. Parte hartzaile kopuruaren aldetik, edizio hau bigarren tokian geratu da. Izen ospetsuen zerrenda oso luzea izan da: Mikel Ortega Lopez, Sergio Navarrete Delgado, Eduardo Burguete Archel, Eihartze Buiza Prieto, Aritz Morante Rafael, Adrian Leranoz Zabalza, Pedro Viñal Gutierrez… Ez zen irabazteko torneo erraza.
Orvinak ikusi zuen palmaresean bere lepoan jarrita zegoela Mikel Gurea, iazko garaipenaren ondoren. Beraz, talde oso indartsua ekarri zuen, bere legea berriz ezartzeko. Lortu ere, lortu zuen, 36 puntuetatik 30,5 eskuratuta.
Laugarren txanda izan zen erabakigarria. Mikel Gureak puntu erdi gehiago zuen sailkapenean, baina Orvinak sekulako astindua eman zion: 0-4.
Hiru puntu eta erdiko abantaila mantentzea izan zen gero kontua. Seigarren txandan, Paz de Zigandarekin berdindu ondoren, 2,5 puntura murriztu zen abantaila. Azkeneko txandan, abantaila horrekin irisi zen eta Oberenari 1,5-2,5 irabazita, txapelketa ziurtatu zuen.
Mikel Gurea A taldeak oso txapelketa ona egin zuen, baina Orvinaren aurkako 0-4ko porrot hori zama gehiegi izan zen torneoa eskuratzeko.
Paz de Zigandarentzat izan zen hirugarren postua, Oberena hiru puntura atzean utzita. Bien arteko deman 1-3 nagusitu zen eta azkenean hori erabakigarria izan zen.
Antsoainek gehiago egitea espero zen, baina 36 puntutik 21 besterik ez zuen batu eta bosgarren postuan amaitu zuen.
Arabako Martintxok ez zion etekin gehiegirik atera torneoari, baina 7 puntu batu zituen Euskal Zirkuiturako. Parte hartzaileen artean bera zen sailkapen horretako oso goiko aldean zebilen bakarra.
Torneoaren erdian parte hartzaileek luncha dastatu zuten, Arranon ohiko ekitaldia bihurtu dena.
Informazio gehiago atxikita dagoen dokumentuan