Antsoaingo Irekiaren 4. edizioa martxan dago. Partidak jokatzen ari dira egunero 17:30ean Gran Casino Principalean (Gaztelu Plazan) eta jende guztia sartu daiteke jokalekuan xakelarien mailaz gozatzeko.
4 herritasuneko 75 jokalari parte hartzen ari dira. Hain zuzen ere, Espainiarrak, Kubatarrak, Alemaniarrak eta Holandarrak dira. Modu berean, Espainiako 8 autonomia-erkidego ordezkatuta daude. Aurtengo sari ekonomikoa indartsua denez, parte hartzaileen maila igo da. Haien artean azpimarratu daitezke Roberto Cifuentes Maisu Nagusi txiletarraren edota Matthew Tan Maisu Internazional holandarraren izenak. Antsoain Xake Klubako presidentea Mikel Huerga eta Alvaro Garisoain torneoko zuzendariak dira.
Ikusi sailkapena eta parekatzeak
Lehenengo jardunaldian 2 sorpresa izan genituen. Alde batetik Antsoaingo jokalaria Jose Zaratieguik Lody Kuling (Holanda) berdintzera behartu zuen. Bestetik, Alicanteko Hector Gomezek berdindu zuen Errioxako 13 urteko Marcos Yecoraren aurka. Modu berean, Granadako 10 urteko Julen Ibañezek ere sorpresa eman zuen Jorge Garcia Estruch jokalari adituaren kontra berdintzen.
Argazkian, NEREA ROSA, Atsoaingo Xake Klubako jokalaria eta Torneoko parte-harzailea.
JFS