Almazaneko Moron herria Almazanen ondoan dago, oso polita da eta bertan plaza ederra eta Eskualde-Jantziaren museoa ikusi daitezke. Merezi du bisitatzea.
Burgui anaiek maiz parte hartzen dute herri honetako torneoan. Aurten 74 xakelarik lehiakatu zituzten 15 minutuko 8 txandak.
Martin Nayheabaver eslovakiarra txapelduna izan zen baina Azkoiengo xakelarien papera azpimarratzekoa izan zen. Maria Burguik 5 puntu lortu zituen eta 13. posizioan amaitu zuen. Gauzak horrela, 14 URTEZ AZPIKO JOKALARIARENTZAKO SARIA eskuratu zuen.
Bere neba Juan Burguik 4 puntu irabazi zuen eta 10 Urte Azpiko sailkapeneko Hirugarrenaren saria lortu zuen. Jokalari nekaezina da eta ekainak 29 12 urtez azpiko jokalaririk onena izan zen Santanderreko Dorre Zuriak Xake Klubak antolatutako txapelketan.
Gure xakelari bidaiariak protagonistak izaten ari dira uda honetan eta zuk albiste gehiago ezagutzen badituzu, bidali ditzakezu junta@fnajedrez.com posta elektronikora.
JFS