Lehen iragarri genuen moduan torneoa lehiatua izan da Gaztelu Plazako Casino Nagusi Berrian abuztuaren 6tik 12ra. Xakelari nafar askok parte hartu dute baita 8 autonomia-erkidegoko eta 4 herriko jokalariek ere.
Roberto Cifuentes Maisu Nagusi txiletarrak irabazi zuen arren, zailtasun batzuk aurkitu zituen bidean. Izan ere, hirugarren txandan galdu ondoren, bazirudien Max Ventura katalana faboritoena zela partida bat falta zelarik 8ko 7 puntu zituelako.
Hala ere, elkarren kontra jokatu zuten azken txandan eta Maisu Nagusiak 4 orduko partida irabazi zuen.
Antsoain Xake Klubako Aitor Huartek sorpresa handienetariko bat protagonizatu zuen rankingeko 19.a izan arren, hirugarren posizioan amaitu zuelako. Gauzk horrela 100 ELO puntu eskuratu ditu.
Sailkapena eta sarituak:
1. Roberto Cifuentes
2. Max Ventura
3. Aitor Huarte
4. Lody Kuling
5. Matthew Tan
6. Javier Sevilla
1. Nafarra: Juan Labiano
Antsoain Klubako 1. Sailkatua: Andres Malon
18 Urtez Azpiko 1. Sailkatua: Hector Gomez
2000. urtean baino lehen jaiotako 1. Sailkatua: Nel Pla
1800. urtean baino lehen jaiotako 1. Sailkatua: Aimer del Carmen
14 Urtez Azpiko 1. Sailkatua: Maria Eizaguerri
10 Urtez Azpiko 1. Sailkatua: Aitor Ibanez
Torneoak 3 Espainiako Txapeldun izan zituen: Julen Ibañez (8 urtez azpikoa), Javier Habans (10 urtez azpikoa) eta Maria Eizaguerri (14 urtez azpikoa).
Parekatzeari eta sailkapenei buruzko informazio guztia.
JFS