2018KO ESPAINIAKO TXIMISTA TXAPELKETA
Ubeda Gizadi Ondare izendatutako hiri da aitzinako eraikinak bikain zaindu dituztelako. Hara joan ziren xake nafarreko jokalari ospetsu batzuk Espainiako Tximista Txapelketan parte hartzeko:
MIKEL HUERGA LEACHE (MAISU INTERNAZIONALA)
DANIEL ROLDAN MARQUES (FEDERAZIOKO MAISUA)
MARTA ROLDAN MARQUES
Kuriositatez kontatu behar da lehenengo txandan Huergak eta Roldanek elkarren kontra jokatu zutela. Patuaren kontuak.
COMNAko presidentea eta Maisu Internazionala Mikel Huerga bosgarren izan zen, Enrique Tejedor Federazioko Maisuak baino puntu erdi gutxiago lortuz.
Modu berean, Daniel Roldan Federazioko Maisua torneoko 18 urtez azpiko kategoriako bigarren jokalari onena izan zen.
Beste aldetik azpimarratu behar dira Marta Roldanek maila handiko aurkarien kontra lortutako hiru puntuak.
Lerro hauen bitartez Federazioak xakelari guztiak zoriondu nahi ditu eta eskerrak ematen dizkie xakeaz gozarazteagatik.
Ikusi parekatzeak eta sailkapena.
JFS