FEDERATU GUZTIEI ZUZENDUTAKO DEIALDIA
- Gaia: Nafarroako Xake Federazioko (NXF) Monitore Ikastaroko Deialdiaren Zirkularra.
Lerro hauen bidez homologatutako Entrenatzaile Ikastaroa aurkezten da NXF-KO Monitore Autonomiko Titulua lortzeari begira.
- Titulazioa: Ikastaroan parte hartu eta azterketa gainditu eta gero, NXF-k federazio honetako Monitore Autonomikoaren Titulua emango du. 10etik 5 puntu atera beharko dira azterketan gainditzeko. Suspenditzen bada, hurrengo ikastaroan apuntatu ahalko da dohainik.
- Antolatzailea: NXF
- Tokia: Oberena K.K.-ko xake aretoan (Iruñean).
- Iraupena: 20 ordu (5 orduko 4 saio).
- Parte-hartzaileak: 2002. urtean edo lehen jaiotakoak. Betiere, zehaztutako epealdian izena behar den moduan emanez gero.
- Datak eta ikasgai-zerrenda:
- 2018/09/29: Hastapena "0-ko Maila". Funtsezko amaierak eta haien didaktika (5 ordu).
- 2018/09/30: Estrategia eta Taktika xakean (5 ordu).
- 2018/10/06: Didaktika eta pedagogia. Egitura federatiboa eta lehiaketa (5 ordu).
- 2018/10/07: Xakearen historia eta irekiak xakean (5 ordu).
- 2018/10/13: Azterketa 10:00etatik 13:00etara.
- Irakasleak
--Jesus de la Villa Garcia. Xakeko Maisu Nagusi Internazionala. Federazio Internazionaleko Senior Trainer.
- Xakearen historia
- Irekiak xakean
-- Marc Narciso Dublan. Xakeko Maisu Nagusi Internazionala. Federazio Internazionaleko Trainer.
-- Mikel Huerga Leache. Xakeko Maisu Nagusi Internazionala. Espainiako Federazioko Goi Mailako Monitorea.
- Estrategia xakean
- Taktika xakean
-- ZEHAZTU GABE:
- Hastapena. "0-ko Maila"
- Didaktika eta Pedagogia
-- Aritz Idiazabal Troyas. Espainiako Federazioko Goi Mailako Monitorea. Federazio Internazionaleko Arbitro Praktiketan.
- Egitura federatiboa eta lehiaketa
-- Ordutegia: 09:30etik 14:30era. Atsedena goizearen erdian.
-- Derrigorrezko agertzea: Orduen %75a bete beharko da azterketa egin ahal izateko. Azken bi urteetan ELOko 2.000 puntuak gainditu dituztenek ez dute taktika eta amaieretako klaseetara joan behar.
-- Inskripzio kuota: 60 euro. Inprimatutako materiala eta ikasturteko denboraldiko Monitore Lizentzia Federatiboa barne.
IZENA EMATEKO EPEA: POSTA ELEKTRONIKOZ (info@fnajedrez.com) 2018KO IRAILAREN 19KO 13:30AK ARTE.
NXF-ren KONFIRMAZIOA BEHARREZKOA DA ordaindu baino lehen.
- Gutxieneko parte-hartzea: 8 pertsona.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 22an
Mikel Huerga Leache
COMNAko presidentea