AJEDREZ Hace 7 años

Pedchenko, garaile Burlatako Jaietako Tximista Txapelketan

Pedchenko, garaile Burlatako Jaietako Tximista Txapelketan

TXIMISTA XAKEKO BURLATAKO JAIETAKO BANAKAKO TXAPELKETA

(2018ko abuztuaren 18an jokatua, Burlatan)

 

2018ko abuztuaren 18an jokatu zen Burlatako Jaietako Torneoa, larunbat arratsaldean.

 

ALEX PEDCHENKO, ABIADURAKO PARTIDETAN MAISU

 

Lehenengo aldiz torneoaren izaera irekia zen, Mikel Gurea klubaren ingurukoei mugatu gabe. Hala ere, publizitate gehiago behar zuen, beste jokalariengana iristeko.

 

Torneoak garbi utzi zuen Alex Pedchenko dela klubeko izarra. Etorkizunekoa eta oraingoa. Aitor Martinez Ayesa, klubeko beste jokalari mitikoa, gainditu zuen sailkapenean. Aurreko bi edizioak irabaziak zituen azken honek.

 

Alex Pedchenkok 13 urte ditu. Beti nabarmendu da bere adinekoen artean. Ibilbide gorabeheratsua izan du orain arte, emaitza onak eta ez hain onak tartekatuta. Azken boladan, Nafarroako elitean ia sartuta dago (25 minutuko eta 5 minutuko Nafarroako Txapelketetan oso ongi aritu zen). Nafarroan paper garrantzitsua jokatzeko deituta dirudi.

 

Torneoko hirugarren postua Mikel Ochoa Aldazentzat izan zen. Orvinako jokalaria beti sendo agertzen da torneo guztietan eta honetan podiumean bukatu zuen.

 

Rafael Ruiz Escobar beteranoa ere ongi aritu zen, baina, berandu iritsi zenez, lehenengo partida ez zuen jokatu, eta gero porrot bat nahikoa izan zen garaipenetik kanpo geratzeko.

 

Alfonso Cemborainengandik gehiago espero zen, baina, azkeneko bi partidak galduta, bederatzigarren geratu zen.

 

Sheriy Pedchenko (garailearen aita), ordea, oso ongi geratu zen, bosgarren, faboritoen artean ez bazegoen ere.

 

Sailkapen osoa eta informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan

📄 Documentos relacionados