2018ko Banakako Absolutu kategoriako eta Emakumezko Espainiako Txapelketa lehiatuak izan ziren Linaresen abuztuaren 20tik 28ra eta honako hauek izan ziren ordezkari nafarrak:
IM MIKEL HUERGA LEACHE
FM DANIEL ROLDAN MARQUES
WFM AINHOA ORTIN BLANCO
Normalean torneo hauetan gertatzen den moduan denetarik izan genuen: partida oso onak, beste batzuk ez hainbeste, eta nafarren arteko dueluak Huerga vs. Daniel edo Daniel vs. Ainhoa, besteak beste.
Xakelari nafarrek bibratu eginarazi ziguten sinatutako jokuarengatik eta zale guztiok asko gozatu genuen nafarrak Espainiako hoberenen artean ikusten.
Emozio handiko finalak izan ziren eta DIVIS Maisuak bideoz egindako emankizunak oso entretenigarriak izan dira.
Argazkiak, Espainiako Xake Federazioarenak dira
Parekatzeak eta emaitzak
Jarraitu partida batzuk
GM Salvador del Rio de Angelis eta IM Sabrina Vega Gutierrez txapeldunak izan ziren.
Modu berean, gure WFM Ainhoa Ortin Blancoren eta FM Daniel Roldan Marquesen bosgarren posizioak azpimarratu behar ditugu. Lehenengoak emakumezkoen lehia absolutuan lortu zuen, eta bigarrenak, 18 urtez azpiko kategorian.
JFS