Datorren azaroaren 11n goizez eta arratsaldez Erriberriko Paradorean izango da Bikote Mistoko Xake Aktibo OLITE CHESS I. Txapelketa.
Oinarriak atxikita daude eta inskripzioak tramita daitezke ondorengo posta elektronikoaren bitartez: info.adadae@gmail.com
Izena emateko epea 2018KO AZAROAK 6 amaituko da eta plazak mugatuak dira. Hain zuzen ere, 90 izango direnez, komeni da lehen bait lehen apuntatzea.
ELOrako balioko du eta erritmo jokoa 15 minutukoa izanen da jokalari bakoitzarentzat.
Sariak honako hauek izango dira:
- Absolutu kategoriako Lehenengo bikotea
- Lehenengo bikote beteranua
- Lehenengo bikote gaztea
- Erriberriko Eskolako lehenengo bikotea
50 urte gorako xakelari guztiak beteranuak bezala kontsideratuko dira.