P.KNÖRR OROIMENEZKO V. XAKE TXAPELKETA IREKIA
Datorren 2018ko irailaren 22an Tuterako Jesulagunen Ikastetxeko Klaustroan ospatuko da P.KNÖRR OROIMENEZKO V. TXAPELKETA IREKIA goizeko 10etatik.
Inskripzio kuota eta betebeharrak atxikita dauden oinarrietan daude. Inskripzioa posta elektronikoz egin nahi izanez gero, hau da helbidea:
pepesaezmancho@gmail.com
Antolatzaileek jakinarazi digute plazak mugatuak direla eta izena emateko epea 2018ko irailaren 21a amaituko dela.
Irekia goizez eta arratsaldez lehiatuko da eta sari ugari ditu. Izan ere, sailkapena saritu ez ezik, xakelari gazteenarendako FERNANDO BENGOETXEA Saria eta xakelari beteranuarendako SALVADOR CASADO Saria ere emango baitira.
Modu berean, parte hartzaile guztiek P.KNÖRR Sari Sekretua jasoko dute urtero bezala.
Antolatzaileak: Santa Ana Siglo XXI Xake Taldea Jesulagunen Ikastetxearen, Tuterako Udalaren, Laboral Kutxaren, AN Taldearen, Guardian Navarra-ren eta Nafarroako Xake Federazioaren laguntzarekin.