AJEDREZ Hace 7 años

Orvina, garaile bere torneoan

Orvina, garaile bere torneoan

ORVINAKO XXXIII. XAKE TXAPELKETA

(2018ko irailaren 1ean, Uharten)

 

Larunbat goizean jokatu zen, Uharteko Itaroa Merkatal Gunean. Hiru jokalariko taldeak izan ziren. Partidak, 5 minutukoak. Aurreko urteetan baino hiru talde gehiagok parte hartu zuten, ziur aski Antsoaingo Torneoaren data aldaketak mesedetuta.

 

AZKENEKO SAILKAPENA

1) Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 33,5 puntu.

2) Oberena A (Iruñea, Nafarroa) – 31 puntu.

3) Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) – 28,5 puntu.

4) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 28 puntu.

5) Antsoain A (Nafarroa) – 26,5 puntu.

6) Santa Ana (Tutera, Nafarroa) – 23 puntu.

7) Txantrea (Iruñea, Nafarroa) – 18,5 puntu.

8) Ezkaba (Iruñea, Nafarroa) – 17 puntu.

9) Mikel Deuna (Burlata, Nafarroa) – 14 puntu.

10) Gazte Berriak (Antsoain, Nafarroa) – 13,5 puntu.

11) Antsoain B (Nafarroa) – 12,5 puntu.

12) Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 11 puntu.

13) Irati (Iruñea, Nafarroa) – 9,5 puntu.

14) Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 6,5 puntu.

 

SARIAK

Orvina lehenengoarentzat: 250 euro.

Oberena A bigarrenarentzat: 150 euro.

Gros Xake Taldea hirugarrenarentzat: 100 euro.

Mikel Gurea laugarrenarentzat: 50 euro.

 

ORVINAREN ZORTZIGARREN TITULUA

Orvina eta Oberena A-ren arteko lehia ikusgarria izan zen. Olinpoko izarrak dira Orvinakoak, baina Oberenako belaunaldi berria jokalari denak zapaltzeko prest dago.

Bosgarren txandan 2-1 irabazi zion Oberena A-k Orvinari. Bi puntuko abantaila hartu zuen sailkapen nagusian. Guda handia aurreikusten zen.

Seigarrenaren ondoren berdinduta zeuden, Oberena A-k 2-1 galdu baitzuen Antsoain A taldearen aurka.

Zortzigarren txandan Oberena A-k puntu erdia utzi zuen Irati-ren aurka eta Orvina bakarrik geratu zen buruan.

Bederatzigarren txandan, Oberena A puntu eta erdira geratu zen, Mikel Gurearen aurka soilik 1-2 irabazi ondoren.

Hamargarrenean 2 puntura igo zen abantaila. Orvinak 2,5-0,5 irabazi zion Mikel Deunari, baina Gazte Berriak taldearen aurka 2-1 izan zen Oberenara A-ren garaipena.

Azken aurreko txandan berriz puntu batera jarri zen Oberena A. Orvinak Oberena B-ri soilik 2-1 irabazi ondoren.

Azkeneko txandan, Orvinak ez zuen hutsik egin eta 0-3 irabazi zion Antsoain B-ri. Oberena A-k berdinketa egin zuen Ezkabaren aurka. Beraz, azkeneko sailkapenean 2,5 puntukoa izan zen Orvinaren abantaila. Bere zortzigarren titulua da.

Handia izan zen Gros eta Mikel Gurearen arteko lehia ere, hirugarren posturako. 2,5 puntu egin zituzten biek azkeneko txandan eta Gros aurretik geratu zen puntu erdiarengatik. Odei Lerendegi Lasa, Aitor Martinez Ayesa eta Alexandr Pedchenko Zhilkov jokalariek podiumetik gertu utzi zuten Mikel Gurea.

Antsoain A ez zen haiengandik urruti ibli eta Tuterako Santa Ana taldeak lortu zuen seigarren postua.

 

Argazkietan:

1) Orvina talde garailea. Iñaki Rebole Arbea, Pablo Urriza Iricibar eta Mikel Ortega Lopez dira jokalariak.

2) Oberena A bigarren geratu zen. Aimer Del Carmen Hernandez, Martin Pascual Garcia, Pedro Viñal Gutierrez eta Juan Labiano Hernandez, argazkian.

3) Talde sarituetako jokalariak eta antolatzaileak batera. Orvina, Oberena A, Gros eta Mikel Gurea taldeetako jokalariak dira.


Informazio gehiago atxikita dagoen dokumentuan

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados