AJEDREZ Hace 7 años

Aurre-Teknifikazio Programa

Aurre-Teknifikazio Programa

AURRE-TEKNIFIKAZIO PROGRAMA

 

A) Multzoak. 

 

4 multzo izango dira eta 8 kirolari sartu ahalko dira. Uko izanez gero, 8 kirolaritako taldeak izan ordez, 6koak izango dira.

 

Taldeko kategoriak 10, 12, 14 eta 16-18 urtez azpikoak izango dira. Nahiz eta iazkoak izan, multzo batetik jaitsi edo igo ahalko da merituen edo beste probengatik (adibidez, lehiaketak, torneoak, etab.).

 

B) Saioen kopurua.

 

10 eta 12 urtez azpiko kategorietan 8 kontzentrazio izango dira (gutxi gorabehera hilabetean behin).

 

14 eta 16-18 urtez azpiko kategorietan 7 kontzentrazio izango dira (gutxi gorabehera, hilabetean behin urritik apirilera). Udaberrian 14 eta 16 urtez azpiko kategorietako Nafarroako Selekzioek entrenamendu intenstibo bat izanen dute(Erreferentzia: Selekzioen programa).

 

 

C) Hautatze irizpideak.

 

 

10 urtez azpiko kategoria: Nafarroako Kirol Jokoetako finalean egon ziren 10 urtez azpiko kategoriako bigarren urteko xakelariak sartuko dira eta Nafarroako Kirol Jokoetako 8 urtez azpiko kategoriako finalean lehenengo bosten artean amaitu ziren 10 urtez azpiko kategoriako lehenengo urteko xakelariak. 

 

12 urtez azpiko kategoria: Nafarroako Kirol Jokoetako finalean egon ziren 12 urtez azpiko kategoriako bigarren urteko xakelariak sartuko dira eta Nafarroako Kirol Jokoetako 10 urtez azpiko kategoriako finalean lehenengo bosten artean amaitu ziren 12 urtez azpiko kategoriako lehenengo urteko xakelariak. 

 

14 urtez azpiko kategoria: Nafarroako Kirol Jokoetako finalean egon ziren 14 urtez azpiko kategoriako bigarren urteko xakelariak sartuko dira eta Nafarroako Kirol Jokoetako 12 urtez azpiko kategoriako finalean lehenengo bosten artean amaitu ziren 14 urtez azpiko kategoriako lehenengo urteko xakelariak. 

 

16-18 urtez azpiko kategoria: Irizpide objetiboaren bitartez sartuko da. Hau da, iraileko Eloren arabera.

 

Adi: Kategoria bakoitzean klubek irizpide hauek betetzen ez dituen xakelari bat edo gehiago proposatu ahalko dituzte haien merituak zehaztuz. Hala eta guztiz ere, multzoek ez dute 8 kide baino gehiago izango.

 

D) Egutegia.

 

10 ETA 12 URTEZ AZPIKO KATEGORIAK

 

1. Kontzentrazioa: urriak 21

2. Kontzentrazioa: azaroak 11

3. Kontzentrazioa: abenduak 16

4. Kontzentrazioa: urtarrilak 12

5. Kontzentrazioa: otsailak 10

6. Kontzentrazioa: martxoak 9

7. Kontzentrazioa: apirilak 6

8. Kontzentrazioa: maiatzak 4

Adi: Urtarriletik kontzentrazioak larunbatetan izango dira.

 

14 ETA 18 URTEZ AZPIKO KATEGORIAK

 

1. Kontzentrazioa: urriak 14

2. Kontzentrazioa: azaroak 4

3. Kontzentrazioa: abenduak 9

4. Kontzentrazioa: urtarrilak 12

5. Kontzentrazioa: otsailak 3

6. Kontzentrazioa: martxoak 2

7. Kontzentrazioa: martxoak 30

 

 

E)    ORDUTEGIAK

 

10 eta 12 urtez azpikoentzat: 

 

1. saioa: 10.00etatik 11.00etara

2. saioa: 11.00etatik 12.00etara

Atsedenaldia: 12.00etatik 12.15era

3. saioa 12.15etik 13.45era

 

14 eta 18 urtez azpikoentzat:

 

1. saioa: 09.30etik 10.45era

2. saioa: 10.45etik 12.00etara

Atsedenaldia: 12.00etatik 12.15era

3. saioa 12.15etik 14.00etara

 

F)   KONFIRMATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEAK

 

Parte-hartzearen konfirmazioa zehaztu behar da urriak 1 baino lehen posta elektronikoz info@fnajedrez.com helbidera idatziz eta ordainketa NXF-ko kontuan egin behar da urriak 5 baino lehen.

 

 

 

Mikel Huerga Leache

COMNA-ko presidentea

📄 Documentos relacionados