AJEDREZ Hace 7 años

Eugiko IX. Xake Jaialdiko taldekako txapelketako kronika

Eugiko IX. Xake Jaialdiko taldekako txapelketako kronika

MIKEL OCHOAK, JUAN SANCIÑENAK ETA ADOLFO RUIZ ANTONEK ORVINA GARAIPENERA ERAMAN ZUTEN

 

Arrakastatsuagoa izan zen torneo hau iazkoa baino. Parte hartzaile kopuruari dagokionez, behintzat. Lau talde gehiago izan ziren.

 

Orvinak etxean utzi zituen izarrak, baina jokalari seguruak bidali zituen, azkeneko urteetan asko aritzen direnak. Mikel Ochoa Aldaz, Juan Sanciñena Arpide eta Adolfo Ruiz Anton xakelariek osatu zuten taldea. Bistan denez, arrakasta handiz. Mikel Ochoarentzat bigarrena, Arrano Elkarteko Txapelketa irabazi baitzuen orain dela gutxi.

 

Jokalari oso gazteekin batera, ospetsuak ere izan ziren torneoan: Aritz Morante Rafael, Ander Tafall Villanueva, Aimer Del Carmen Hernandez, Martin Pascual Garcia, Maria Goñi Osacar, Javier Yaben Muñoz…

 

Azkenean Martintxo A eta Oberena B taldeek osatu zuten podiuma.

 

AZKENEKO SAILKAPENA

 

    1) Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 21,5 puntu.

    2) Martintxo A (Gasteiz, Araba) – 19,5 puntu.

    3) Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 17,5 puntu.

    4) Oberena A (Iruñea, Nafarroa) – 17 puntu.

    5) Arrano Elkartea-Gazte Berriak (Iruñea/Antsoain, Nafarroa) – 15,5 puntu.

    6) Hondarribia (Gipuzkoa) – 14,5 puntu.

    7) Oberena D (Iruñea, Nafarroa) – 11,5 puntu.

    8) Oberena C (Iruñea, Nafarroa) – 11 puntu.

    9) Martintxo B (Gasteiz, Araba) – 7 puntu.

    10) Berri-Mikel (Antsoai/Burlata, Nafarroa) – 0 puntu.

 

EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK

 

    1) Martintxo A (Gasteiz, Araba) – 12 puntu.

    2) Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 10 puntu.

 

Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan

📄 Documentos relacionados