AJEDREZ Hace 7 años

Luis David Jimenez Almeida, irabazle peto-petoa

Luis David Jimenez Almeida, irabazle peto-petoa

(2018ko irailaren 8tik 15era jokatua, Getxon)

 

Luis David Jimenez Almeidak txapelketa irabazi zuen, 6 garaipen eta 3 berdinketekin. Maria Florencia Fernandez argentinarra, Mikel Huerga Leache nafarra eta Ruben Domingo Nuñez espainiarra izan ziren berarekin berdinketa lortu zutenak.

 

22 urteko jokalari iruindarrak berriz erakutsi zuen oso lehiakorra dela eta irabazle sena duela. Azkeneko txandara Sergio Trigo Urkijo bizkaitarraren atzetik iritsi zen, puntu erdi gutxiagorekin, baina hari irabazita eskuratu zuen txapelketa. 40,40 puntutan hobetu zuen bere eloa. Bederatzigarren zerrendaburua zen, baina elo gehiago dutenekin ez da izutzen eta ondorioa begi bistakoa da.

 

Mikel Huerga Leache, ordea, ez zen hain fin ibili. Lehenengo zerrendaburua zen, baina seigarren postuan amaitu zuen, eloko 5,50 puntu bidean utzita. Zazpigarren txandan, Alain Prieto Arangurenen aurka galduta, burutik aldenduta geratu zen.

 

AZKENEKO SAILKAPENA, 9 TXANDEN ONDOREN

 

1) Luis David Jimenez Almeida (Nafarroa, Euskal Herria) (2.237) – 7 puntu.

2) Javier Marchena Hurtado (Araba, Euskal Herria) (2.341) – 7 puntu.

3) Ruben Domingo Nuñez (Espainia) (2.356) – 7 puntu.

4) Alejandro Domingo Nuñez (Espainia) (2.371) – 6,5 puntu.

5) Sergio Trigo Urkijo (Bizkaia, Euskal Herria) (2.374) – 6,5 puntu.

6) Mikel Huerga Leache (Nafarroa, Euskal Herria) (2.438) – 6,5 puntu.

7) Alain Prieto Aranguren (Bizkaia, Euskal Herria) (2.229) – 6 puntu.

8) Maria Florencia Fernandez (Argentina) (2.219) – 6 puntu.

9) Alejandro Ruiz Gomez (Espainia, Sestao taldekoa) (2.362) – 6 puntu.

10) Olivier Touzane (Frantzia) (2.294) – 6 puntu.

 

Orotara, 84 jokalari aritu ziren.

 

III. Txapelketari buruzko informazioa: https://info64.org/iii-open-internacional-de-getxo/standings webgunea.