18 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA
(2018ko irailaren 29an, Barakaldon).
Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, larunbatean, goizean eta arratsaldean. Ordubeteko partidak izan ziren, lau mahaitan jokatuak. Sistema suitzarra erabili zen, lau txandatan. Taldearen neurketa irabazteak 2 puntu ematen zituen eta berdinketak bat.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 7 puntu.
2) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 6 puntu.
3) Sestao (Bizkaia) – 6 puntu.
4) Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 5 puntu.
5) Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 5 puntu.
6) Martintxo (Gasteiz, Araba) – 5 puntu.
7) Conteneo – Rey Ardid (Bilbo, Bizkaia) – 4 puntu.
8) Santurtzi (Bizkaia) – 3 puntu.
9) Abadiño (Bizkaia) – 3 puntu.
10) Barakaldo (Bizkaia) – 2 puntu.
11) Arrasate-Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – Puntu bat.
12) Portugalete (Bizkaia) – Puntu bat.
OBERENAK TXAPELDUN IZATEKO OSO AUKERA ONA GALDU ZUEN
Gros zen faborito nagusia, baina Leioako Altzagaren aurka 1-3 galdu ondoren, Oberenak aukera handia zuen txapelketa irabazteko, Javier Habans Aguerrea, Aimer Del Carmen Hernandez, Martin Pascual Garcia eta Cristian Atipov Hadzhiev jokalariek oso talde indartsua osatzen baitute.
Ez zen hori gertatu, ordea. Berdinketa izan zen Altzagaren aurkako emaitza eta baita ere Grosen aurkakoa, azkeneko txandan. Horrela, Altzagak lortu zuen txapelketa eta Oberena bigarren geratu zen, nahiz eta puntu bat gehiago atera tablero bakoitzaren partidetan.
Cristian Atipov Hadzhiev izan zen Oberenako jokalaririk onena. Laugarren mahaian partida guztiak irabazi zituen.
Martin Pascual Garciak 3 puntu egin zituen hirugarren mahaian. 1.757ko Aketza Pereira Lopezen aurkako porrota, ordea, erabakigarria izan zen, horrela Altzagak Oberenaren aurka galtzea saihestu baitzuen.
Aimer Del Carmen Hernandezek 2 puntu egin zituen 4 partidatan. 1.756ko Ignacio Zoco Gallardonen aurka galdu zuen, Altzagakoen mesedetan.
Javier Habans Aguerreak 2,5 puntu lortu zituen lehenengo mahaian. Aurkarien maila kontuan hartuta, merituzko puntuak.
Txapelketa ez eskuratzea tamalgarria izan bazen ere, bigarren postua zen bere ranking-ari zegokiona. Porrota, ordea, Grosena izan zen, handia.
Informazio gehiago atxikita dagoen dokumentuan