URRIAK 17, ASTEAZKENA
20:00 / Mendillorriko Civivoxa / Prezioa: 6 € Dantza garaikidea / 60 minutu
LOKKE / OLATZ DE ANDRÉS
The Endgame
Xake-partida batean, jokalarietako bat jota gelditzen da mugimendu baten edertasunak liluratuta. Une batez, estetika estrategiaren gainetik jartzen da. Partidak ez-ohiko norabidea hartuko du. Aurkariak jokalari gisa eta joko- pieza gisa jokatzen hasiko dira, aldi berean. Eszenatokia xake-taula erraldoia bihurtuko da, eta publikoa, berriz, haren muga. Bi partida jokatuko dira aldi berean: bata, 64ko laukitxoko taulan; bestea, eszenatokiak hartzen duen espazio osoan, non jokalarien pentsamenduak, denboraren joan-etorriak, probabilitatea, arrakasta eta porrota... mugimenduan jarriko diren.
The Endgame ikuskizunak begirada berezia eskaintzen dio joko milurteko honi; partida bat beste partida baten barnean. Jolas kaleidoskopikoa da; xake- jokoaren arauek eta haren mugagabeko posibilitateek inspiratutako mundu koreografikoa.
LOKKE da dantzaren eta mugimenduaren inguruan proiektu koreografiko, pedagogiko, eta sozialak sortzen dituen konpainia. Olatz de Andrés-ek dantza garaikidea, inprobisazioa eta koreografia bereganatu ditu Bilbon hasi eta Londresen (LCDS-The Place) amaitu zen ikas-prozesuan tartean Granada, Bartzelona eta Ginebra. Hamaika lana egina dantzari eta koreografo bezala Kataluniatik (2004-2009) eta Euskal Herritik, eta programatzaile bezala aritua Bilboko Muelle3 aretoan.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza: Olatz de Andrés
Koreografia eta testuak: Olatz de Andrés eta interpreteen taldea.
Interpreteak: Pilar Andrés, Paula Serrano, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai Laborategi kontzeptuala eta bisuala Mabi Revuelta.
Argiak: Gabo Punzo
Teknikaria: Mark Cano
Jantziak eta Atrezzoa: Sinpatron Eszenografia Gabo Punzo eta Sinpatron.
Soinua eta jatorrizko konposizioak: Jamie McCarthy Dramaturgia Lou Cope Xakean aditua Leontxo García.
Ekoizpena: María Rodríguez eta Azkuna Zentroko taldea.