50 eta 65 urte gorako kategorietako Beteranoen Banakako Espainiako Txapelketak lehiatuak izan ziren Alteako Cap Negret Hotelean (Valentzia) urriaren 7tik 14ra.
118 xakelarik parte hartu zuten lehia interesgarri honetan. Haien artean, ondorengo lau nafarrak:
Pedro Viñal Gutierrez
Cesareo Arrese-Igor Sánchez
Miguel Donazar Garayoa
Jesús María González Pabollet
50 urte gorako kategoriako txapelduna Luis María Campos Gambuti izan zen, Héctor Elissalt Cárdenas bigarren posizioan eta Avelino Antoñano Fernández -Quincoces hirugarrenean amaituz.
65 urte gorakoen lehian Andrés Fos Santacreu txapelduna izan zen, Jaime Anguera Maestro-ren eta Pastor Alonso de Prado-ren atzean. Azken bi hauek puntu berdinekin amaitu zuten.
Gureek, mahaietan joku ona protagonizatzeaz gain, Valentziako txoko politak bisitatu zituzten eta haien esperientzia kontatu digute Oberenako blogaren bitartez.
JFS