2018/03ko ZIRKULARRA - Arbitro Nagusi eta Laguntzaile izateko Ikastaroa
Mezu honen bidez, Arbitro Nagusi edota Laguntzaile tituluko ikastaro erdi-presentzialeko zehaztasunak azalduko ditugu.
Ikastaroa hasi baino aste bat lehenago ikastaroko edukiak on-lineko plataforman egongo dira. Plataforma ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazio tresna bat izanen da.
Inskripzio nahiko ez badaude, Nafarroako Xake Federazioak ikastaroa bertan behera utzi ahalko du.
DATAK: Urtarrilaren 2tik 4ra 17:30etik 21:00etara eta urtarrilak 5 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. On-lineko saioak adostuko dira.
TOKIA: Arrosadiako Civivox-eam. Taxoare Kalea, z/g, Jose Vila Ikastetxeak.
IZENA EMATEKO EPEA: 2018ko abenduaren 29a baino lehen.
INSKRIPZIO KUOTA:
- Publiko osorako prezioa: 50€
- Jardunean ez dauden arbitroendako (bi urte edo gehiago lizentziarik gabe): 25€
- Lizentzia indarrean duten arbitroendako, azterketarako eskubidearekin: 25€
- Lizentzia indarrean duten arbitroendako, azterketarako eskubiderik gabe: Dohainik.
AZTERKETAREN DATA: Presentziala, urtarrilaren 13an 10:00etan. 4 ordukoa izango da gutxi gorabehera.
TITULUA LORTZEKO BETEBEHARRAK:
- Laguntzailea: Batezbesteko %60ko nota Laguntzaile Arbitroaren azterketan.
- Nagusia: Batezbesteko %60ko nota bi azterketen artean eta gainditzea bai Arbitro Laguntzailearena bai Nagusiarena.
Laguntzaile titulua duten arbitroek Arbitro Nagusiaren azterketa soilik egin ahal dute eta batezbesteko %60ko nota atera beharko dute.
IKASTAROKO GAI-ZERRENDA: 2017/09/04an argitaratutako 2017/01eko Zirkularra:
http://www.fnajedrez.com/files//fnajedrez/Comunicados/CAFNA%2001_2017.pdf
Zalantzak eta galderak info@fnajedrez.com edo cafna@fnajedrez.com posta elektronikoen bitartez
Aritz Idiazabal Troyas Presidente CAFNAko presidentea