“ADEMNA” ONGINTZAKO IV. XAKE TORNEOA
(2019ko urtarrilaren 7an, Eguesibarko Sarrigurenen)
Data: 2019ko urtarrilaren 7an (astelehena, jai eguna).
Hasierako ordua: Goizeko 10:00etan. Goizeko 09:30etan inskripzioak baieztatuko dira.
Tokia: Sarrigurengo Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoa (Jorge Oteiza etorbidea, z/g).
Parte hartzeko baldintza: Ez da beharrezkoa federatua izatea.
Izen ematea: 2019ko urtarrilaren 4an amaituko da epea. Posta elektroniko honetan eman behar da izena: “ajedrezademna@gmail.com”. Izena, deiturak, jaioteguna, FIDE edo FEDA eloa eta taldea adierazi behar dira.
Prezioa: 5 euro. Bigarren txanda baino lehen ordaindu beharra dago. Bertan ordain daiteke edo Nafarroako Landa Kutxako kontu honetan (CAJA RURAL DE NAVARRA, alegia): ES53 3008 0089 63 2405696713. Bildutako dirua ADEMNA elkarteari emanen zaio. Kontu horretan ere laguntzeko dirua sar daiteke, jokatu gabe ere.
Joko sistema: Suitzarra, 7 txandatan; 10 minutuko partidak.
Jokalariak kanporatzea: Arrazoirik gabe txanda batean agertzen ez dena kanporatua izanen da.
Erreklamazioak: Parekaketen aurka erreklamazioa egin daiteke, emaitza bat gaizki jarri eta txanda bat baino gehiago igaro ez bada.
Sariak: Lehenengo hirurek trofeoa izanen dute. Era berean, lehenengo jokalari beteranoak (1969an edo lehenago jaioa), FIDE eloko 1.800 azpiko lehenengoak, gazte mailako lehenengoak (1999an edo ondoren jaioa), 14, 12, 10 eta 8 urtez azpiko lehenengoek ere izanen dute trofeoa. Sari banaketa 13:30etan izanen da. Opariak ere zozketatuko dira.
Sari bat baino gehiago jasotzeko aukera izanez gero, bakarra jasoko da. Goian aipatutako ordenean dagokion saria jasoko da.
Ezberdinketak: Bucholz ertaina, Bucholz osoa eta metatzailea.
Antolatzailea: ADEMNA (Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea).
Laguntzaileak: Eguesibarreko Udala, Nafarroako Xake Federakundea eta Orvina Xake Taldea.