AJEDREZ Hace 7 años

Javier Habans txapeldun Sakanan

Javier Habans txapeldun Sakanan

JAVIER HABANS TXIKIA ERRAZ NAGUSITU ZEN

 

Argazkian, Javier Habans Aguerrea, burua txapelak estalia.

 

10 urteko Javier Habans Aguerrea iruindarrak irabazi zuen torneoa, arazo gehiegirik gabe. Ekain Galarza, Diego Moral, Juan Andres Cerro, Oier Lacruz, Axel Roviralta eta Martin Pascual Garcia gainditu zituen lehenengo sei txandetan. Azkeneko bietan Daniel Mugica eta Mikel Ochoarekin berdindu zuen. Beraz, aukera gutxi utzi zien aurkariei Oberenako jokalari oso gazteak.

 

Axel Roviralta Monterok ere torneo ona egin zuen. 2007ko irabazlea puntu erdira geratu zen, bigarren postuan. Antsoaingo taldekoa da hau. Daniel Mugica Arratibelek, 6 puntuz, podiuma osatu zuen, bucholz-ean Diego Moral Barragan gaindituta. Biak Oberenakoak dira. Beraz, protagonismo handia lortu zuen klub honek, lau lehenengoen artean hiru jokalari sartu baitzuen.

 

Mikel Castellano altsasuarra izan zen Sakanako lehenengo jokalaria. Sari hori eraman zuen, xakean askoz denbora gehiago daramaten xakelari sakandarrak atzean utzita.

 

Orvinako Haymar Leone Amigot jokalari gaztearen 10. postuan azpimarragarria izan zen bezala, Martin Pascual Garciaren hamabigarrena ere bai izan zen. Lehenengo zerrendaburuak 4,5 puntuz amaitu zuen torneoa.

 

Torneoak gora egin du aurten, jokalarien kalitateari dagokionez eta, zer erranik ez, jokalari kopuruari begira. Urte batean 16 parte hartzaileetatik 39ra igaro baita.

 

Torneoaren erdian Satrustegiko Elkartean bazkari ederraz gozatu zuten jokalariek.

📄 Documentos relacionados