AJEDREZ Hace 7 años

Pablo Urriza, garaile Eguberriko VII. Torneoan

Pablo Urriza, garaile Eguberriko VII. Torneoan

EGUBERRIKO VII. XAKE TXAPELKETA

(Oberenan, 2018ko abenduaren 26tik 30era)

 

PABLO URRIZA IRICIBAR GARAILE, FIDE MAISUA BIHURTZEKO BIDEAN

 

Lehenengo hiru sailkatuak: Javier Cinza Lopez (bigarren), Pablo Urriza Iricibar (lehenengoa) eta Pedro Viñal Gutierrez (hirugarren).

 

Pablo Urriza Iricibar 23 urteko Orvinako jokalaria faborito nagusia zen txapelketa hasi aurretik, oraingo Nafarroako txapelduna delako eta elorik garaiena zuelako (147 puntutan gainditzen zuen Odei Lerendegui Lasa bigarren zerrendaburua). Ez zuen ustakaberako zirrikiturik utzi eta zazpi partidak irabazi zituen, Adolfo Ruiz Antonekin estuasunak igaro bazituen ere. Torneoa irabazteko gainditu behar izan zituen aurkarien zerrenda ez zen makala izan: Paula Iribas Garayoa (1.166), Adolfo Ruiz Anton (1.532), Gregorio Sola Plaza (1.804), Andres Malon Insausti (1.896), Rafael Ruiz Escobar (1.891) eta Pedro Viñal Gutierrez (2.042). Horrela, 12,80 puntu irabazi zituen eloan eta FIDE Maisua bihurtzeko hurbilago dago orain (2.281 puntu ditu, 2.300etik oso hurbil).

 

Pedro Viñal Gutierrez 66 urteko Oberenako jokalariak ere txapelketa ederra egin zuen. Lehenengo bost partida irabazita, lider moduan ekin zion azkeneko neurketari. Pablo Urrizaren aurka hondoratu zen eta hirugarren bukatu zuen, baina torneo handia eginda. 7,80 puntutan hobetu zuen bere eloa.

 

Javier Cinza Lopez 39 urteko Orvinako jokalariak bere txapelketa kutuna du Eguberrikoa. Aurreko bi edizioetan irabazi zituen. Honetan, Adrian Oroz Carrascoren aurka bigarren txandan egindako berdinketa garesti ordaindu zuen (galtzekotan ere egon zen). Nahikoa, titulutik aldentzeko. Dena den, azken momentuan Pedro Viñal aurreratu zuen sailkapenean eta bigarren postua eskuratu zuen. Eguberriko azkeneko lau torneoetan lau aldiz sartu da podiumean, hirugarren, bigarren eta bi aldiz lehenenegoa geratuta.

 

Haizea Salvatierra Alzorrizek ustekabea eman zuen. Mikel Gureako 15 urteko jokalaria neskarik onena izan zen eta laugarren postuan amaitu zuen. Parekaketak lagundu zion, baina meriturik egin gabe ez da ezer lortzen. 28,40 puntu gehitu zion bere eloari.

 

Rafael Ruiz Escobar, 69 urte beteta ere, goian ibiltzeko gai da oraindik. Bosgarren geratu zen Mikel Deunako jokalaria eta lehenengo beteranoarentzako saria erdietsi zuen (Pedro Viñalek beste sari bat eskuratzeagatik izan bazen ere). Honek ere eloa irabazi zuen: 10 puntu.

 

Rafael Ruiz Escobarrekin batera, 4,5 puntuz, beste sei jokalari geratu ziren. Gregorio Sola Plaza, Oier Lacruz Ochoa, Javier Lizuain Toni eta Sostenes Rodriguez Montes jokalariek saria jaso zuten.

 

Leyre Abrisqueta Zudaire izan zen elorik gehien irabazi zuena (57,60), nahiz eta azkeneko bi partidak galdu. Eloa irabazteko tenorean beste jokalari batzuk ere nabarmendu ziren: Oier Lacruz Ochoa (50,80), Haymar Leone Amigot (47,60), Ekain Galarza Arza (30), Venancio Gilabert Pastor (29,60), Adriana Iribas Garayoa (27,60), Paula Iribas Garayoa (27,20), Iago Arregui Gonzalez (22,80), Laura Riezu Resano (22) eta Adolfo Ruiz Anton (21,80), batez ere

 

Beste batzuek ez dute ongi gogoratuko torneoa, gaizki joan baitzitzaien, eloa galduta: Axel Roviralta Montero (32), Odei Lerendegui Lasa (30,40), Miguel Adrian Abad (29,60), Andres Malon Insausti (28,80), Martin Pascual Garcia (25,60), Atia Arregui Gonzalez (24,40) eta Diego Moral Barragan (23,40), besteren artean.

 

Baita ere azpimarratzekoa da aurreko urtean baino 30 xakelari gehiago aritu zirela. Horrek eta txanda bat gutxiago jokatzeak huts egiteko tartea murriztu zuen. Azkenean, Javier Cinza Lopez izan zen kaltetu nagusia, torneoa bera eta Urrizaren arteko partida gabe geratu baitzen.


Sailkapen osoa eta informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📄 Documentos relacionados