Nafarroako Gobernuak argitaratu ditu 2021. urteko Kirol Sarien irabazleak. Herri-bozketa bidez eman dira sariak, eta Alaia izan da emakume-kategoriako talderik onena.
Alaiak otsailaren 22an (asteartea) Nafarroa Arena pabiloian egingo den galan jasoko du sari hori, zerrenda osatzen duten gainerako sarituekin batera:
- Emakumezko kirolaria: Carlota Ciganda
- Gizonezko kirolaria: Asier Martínez
- Gizonezkoen taldea: Osasuna
- Teknikaria: José Javier Unzué
- Arbitroa: Paula Remírez
- Kirol kluba: Agrupación Deportiva San Juan
- Kirol zuzendariao: Miguel Ángel García Mitxelena
- Kirol federazioa: Baloncesto
- Tokiko entitatea: Mancomunidad de Sakana
- Kirolaren balioak: Federación Navarra de Fútbol