34 herrialdek hartuko dute parte Gimnasia Erritmikoko World Challenge Cup-eko lehen proban. Maiatzaren 20tik 22ra izango da, Navarra Arena pabiloian. Guztira, 192 gimnastak hartuko dute parte banakako eta taldekako modalitateetan.
Gaur goizean aurkeztu da Nafarroa Arenan maiatzaren 20tik 22ra izango den Gimnasia Erritmikoko Nazioarteko Kopa, World Challenge Cup. Aurkezpenean izan dira Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol sailburua, Jesús Carballo Espainiako Gimnasia Federazioko lehendakaria eta Josu Ros Nafarroako Gimnasia Federazioko lehendakaria.
Nafarroara iristen den nazioarteko kirol horretako lehen lehiaketa da, eta Foru Komunitatera ia 200 gimnasta ekarriko ditu (61 banakako modalitatean eta 131 taldeenean), 34 herrialdetakoak, 340 profesional eta kirol-prestatzaile baino gehiagoko kirol-taldearekin.
Espainiako Gimnasia Errege Federazioak eta NICDO Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak antolatu dute ekitaldia, Nafarroako Gimnasia Federazioarekin elkarlanean.
Sarrerak datorren astelehenean, hilak 21, 18:00etan aterako dira salgai www.navarrarena.com-en eta Baluarteko leihatilan 25, 35 eta 40 euroko prezioan, hurrenez hurren, ostiraleko, larunbateko eta igandeko sarrera arrunta edo hiru egunetarako sarrera, 85 euroko prezioan.
Sarrerek eta abonuek deskontuak dituzte.
Iturria: navarra.es