Apiriletik azarora arte, Espainiako Gimnasia Errege Federazioaren 2023ko egutegiko lau lehiaketa egingo dira Iruñean. Nafarroako hiriburuko Navarra Arena pabilioia izango da hitzorduetarako egoitza:
- Oinarrizko Banakako Estatuko Gimnasia Erritmikoko Divina Seguros Txapelketa, apirilaren 18tik 23ra.
- Espainiako Banakako, Klubetako eta Autonomietako Divina Seguros Gimnasia Artistikoko Txapelketa eta Gizonezkoen Oinarrizko Estatuko Gimnasia Artistikoko Divina Seguros Txapelketa, uztailaren 19tik 23ra.
- Espainiako Parkour Txapelketa, urriaren 21etik 22ra.
- Oinarrizko taldekako Iberdrola Txapelketa Nazionala eta Taldekako Gimnasia Erritmikoko Iberdrola Espainiako Koparen 3. fasea, azaroaren 22tik 26ra.
Lau hitzorduak Espainiako Gimnasia Federazioak eta Nafarroako Gobernuaren NICDO sozietate publikoak antolatu dituzte, Nafarroako Gimnasia Federazioarekin lankidetzan, atzo aurkeztu ziren Miguel Pozueta, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea; Moncho Urdianin, NICDOko zuzendari kudeatzailea; Jesús Carballo, Espainiako Gimnasia Federazioko lehendakaria egondako prentsaurrean.
Informazioa (GEEF):
https://rfegimnasia.es/noticia/Url/el-navarra-arena-acogera-4-campeonatos-de-gimnasia-en-2023-?fbclid=IwAR1b9H7ukOLvOirjOArfaJJlZr8tNE2_Ispb4Q_ZZwMB0RsSwDXkXMaVJHY
Argazkia: GEEF