GIMNASIA Hace 2 años

Nafarroak liluratu egin zuen Santanderren

Nafarroak liluratu egin zuen Santanderren

Santanderren, apirilaren 27tik 30era, Ginmasia Erritmikoko Iberdrola Taldekako Oinarrizko Kopa, Iberdrola Taldekako Espainiako Koparen 1. fasea, Iberdrola Erregina Indibidualaren Kopa eta Gizonezkoen Espainiako Kopa egin ziren. Nafarroako Foru Komunitateko gimnastek lan handia egin dute maila goreneko kirol-hitzordu honetan.

Gizonezkoen Espainiako Kopa

Ander Olcoz eta Sergio Osési esker Nafarroak lortu zuen urrezko domina Espainiako Gizonezkoen Kopan zintzilikatzea. Osések zilarra eraztunean hartu zuen, Ander Olcozek gauza bera egin zuen soka eta pilotarekin, eta urrea zinta eta mazoetan.

Zorionak zuen lanagatik eta eskerrik asko GR Lagunak elkarteari Nafarroa gorenera eramateagatik.

Onarrizko Kopa Nazionala

Antsoain, Larraona, Iskiza eta Arrotxapea klubetako gimnastak haur, kadete eta gazteen kategorietan lehiatu ziren.

Bereziki, Nafarroa haurren kategorian nabarmendu zen; 12. postua lortu zuen Antsoaingo P haur taldeak eta 15. postua Larraonak, 50 parte-hartzaileen artean.

Nabarmentzekoak dira, halaber, Larraonako kadete taldearen 22/50 postua eta Iskitzako 25/68 postua, gazteen kategorian.

Taldekako Espainiako Koparen 1. fasea

Autonomia-erkidegoei dagokienez, Nafarroak lehen postua lortu zuen Taldekako Espainiako Koparen 1. fasean, Kanariar Erkidegoaren eta Valentziaren aurretik. Sailkapen hori posible izan zen Nafarroako klubek (Alaia, Anaitasuna, Antsoain eta Lagunak) lehiaketa osatzen zuten kategorietan egindako lanari esker.

Azkenik, Nafarroako Gimnasia Federazioak zorionak eman nahi dizkie Santanderren lehiatu diren klubei, egunerokoan egiten ari diren lan handiagatik.

Emaitza osoen esteka:

http://rfegonline.com/enlaces.php?idc=318

Argazkiak: RFEG

📸 Más imágenes