Nafarroako Gimnasia Federazioak 2. mailako gimnasia erritmikoko epaile izateko ikastarorako deialdia egin du.
Ikastaroaren zati bat online eginen da eta beste zati bat Iruñeko Fuerte del Principe-ko aterpearen egoitzan.
Irailaren 15etik 24ra egingo da eta izena emateko epea datorren ostegunean, irailaren 7an, bukatuko da.
Teresa Muñoz nazioarteko epaileak emango du.
Izena emateko eta ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara:ritmica.navarra@gmail.com.