Gaur, maiatzak 16, Nafarroa Espainiako Gimnasia Erritmikoko Taldekako Kopako 1. faseko txapeldun izendatu da, Santanderreko Kirol Jauregian.
Lehen postu bikaina Autonomien artean, kimu mailako Alaia (4.), haur mailako Alaia (3.), junior mailako Antsoain (2.) eta lehen kategoriako Lagunak (1.) taldeen emaitza bikainei esker lortu da.
Nafarroa podiumeko lehen tokira igo da maila goreneko kirol hitzordu honetan, Espainiako gimnastarik onenekin batera, Kanariak (2. postua) eta Valentziako Erkidegoa (3. postua), guztira 14 autonomia erkidegotatik.
Ahaztu gabe gainontzeko talde nafarren emaitza bikainak ere: Anaitasunako kimuak (9. postua), Anaitasunako infantilak (8.a), Alaiako juniorrak (5.a), Lagunakeko seniorrak (1.a), Anaitasunako seniorrak (3.a) eta Alaiako lehen maila (4.a).
2.500 gimnasta baino gehiago euren kirol maila handia erakusten ariko dira Santanderren igande honetara arte, maiatzaren 19ra arte; izan ere, lehiaketak aurrera jarraituko du, Gizonezkoen Espainiako Kopa, Banakako Erreginaren Kopa eta Multzoen Taldekako Kopa jokatuko baitira.
Lehiaketako lehen eguneko lehen postu horrek agerian uzten du Nafarroako gimnastikak duen sasoi ona.