Gaur, maiatzak 17, Santanderreko Kirol Jauregian Gizonezkoen Espainiako Kopa ospatu da, eta Ander Olcoz eta Sergio Oses izan dira protagonistak.
Lagunakeko gimnastek podiumeko gorenera igo dute Nafarroa. Foru Erkidegoa izan da Autonomien Sailkapeneko lehen postuan, Euskadi bigarren eta Valentzia hirugarren.
Tapizaren gainean, 14 federazio autonomikotatik etorritako 41 gimnastek erakutsi dute, beste behin ere, gizonezkoen gimnasia erritmiko espainiarraren maila altua, eta Ander Olcoz eta Sergio Oses nafarrek emaitza bikainak sinatu dituzte, Nafarroa nazio mailako potentzia bezala kokatuz:
• Soka:
Ander Olcoz, 1.a (14 parte-hartzailetik)
• Uztaia:
Sergio Oses, 1.a (14 parte-hartzailetik)
• Pilota:
Sergio Oses, 3.a (14 parte-hartzailetik)
• Mazoak:
Ander Olcoz, 2.a (14 parte-hartzailetik)
• Zinta:
Ander Olcoz, 2.a (14 parte-hartzailetik)
Beraz, bi gimnastek, bi urrezko domina, bi zilarrrezko eta brontzezko bat lortuz, autonomia erkidegoen araberako titulua lortu dute Espainiako Kopan. Bi kirolariek historia egin dute berriro Santanderko lurretan.
Zorionak!