GIMNASIA Hace 1 año

Olcoz eta Osés Gizonezkoen Espainiako Banakako GR Txapelketako podiumera igo ziren

Olcoz eta Osés Gizonezkoen Espainiako Banakako GR Txapelketako podiumera igo ziren

Avileseko Kirol Jauregian gimnasia erritmikoko Gizonezkoen Espainiako Banakako Txapelketa egiten ari da egunotan.

Ander Olcoz eta Sergio Oses Lagunak taldeko gimnastek lehen eta hirugarren postuak lortu dituzte, hurrenez hurren, 1. mailako sailkapen nagusian. Olcoz podiumeko tokirik altuenera igo da, uztaian eta mazoetan lehen postua eta zintan hirugarrena lortzeari esker; eta Osesek brontzezko domina eskuratu du, mazoetan eta zintan bigarren postua lortu eta uztaian hirugarren izan ostean.

Nafarrek Sakoneta taldeko Eneko Lambea euskaldunarekin partekatu zuten podiuma. Berak zilarrezko domina lortu zuen. Olcozek eta Osések distira egin dute Asturiasen, eta Nafarroako gimnasiaren kalitatea argi utzi dute lehen mailako ekitaldi honetan.

Zorionak!

📸 Más imágenes