Kode aldaketaren ondoren, Nafarroako Gimnasia Federazioak prestakuntzaren aldeko apustua egitea erabaki du beste behin, Aste Santuan 1. mailako epaile ikastaroa emanez.
Epaileen estamentuak berebiziko garrantzia du gimnasten maila mantentzeko eta errespetu handia merezi du.
Hori dela eta, Iruñeko Larrabide estadioan %100 presentziala den ikastaro honekin formatzera animatzen zaituztegu. Izena emateko azken eguna: apirilaren 16a.
Informazio gehiagorako: ritmica.navarra@gmail.com edo 679 95 66 89