Lagunak taldeko Sergio Osés eta Ander Olcoz gimnastek 2. postua lortu zuten Granadan jokatu zen Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Gizonezkoen Kopan.
Alde batetik, Sergio Osesek urrezko domina lortu zuen sokako ariketan. Eta, bestetik, Ander Olcozek zilarrezko hiru domina lortu zituen bere hiru ariketetan: mazoak, zinta eta pilota.
Beste behin ere, plazer bat izan zen beraien gimnasiaz gozatzea. Zorionak!