Gaur hasi da, Iruñeko Navarra Arena pabilioian, Espainiako Gimnasia Aerobikoko "Divina Seguros" Txapelketa; edizio historikoa izango da, diziplina horretako lehen lehiaketa nazional erabat inklusiboa baita.
Atzo izan zen aurkezpen ekitaldia, eta bertan izan ziren Jorge Aguirre, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko (INDAF) zuzendari kudeatzailea, Miquel Mañé, munduko txapeldun bikoitza, Josu Ros Nafarroako Gimnasia Federazioko presidentea eta Jesús Carballo Espainiako Gimnastika Federazioko presidentea, besteak beste.
Gasteizko Belesar Klub inklusiboko entrenatzaile Nerea Corres eta Gorka La Torre gimnasta ere bertan izan ziren.
Nafarroako hiriburuan jokatuko da txapelketa, maiatzaren 18ra arte.