2025eko Taldekako Espainiako Iberdrola Txapelketa lehiatua izan zen Madrilgo Movistar Arenan abenduaren 3tik 6ra. 17 federazio autonomikotako 101 klubetako 1.070 gimnastek hartu zuten parte.
Nafarroak 6 klubako 19 talde desberdin izan zituen: Galar (Kimuak, Haurrak, Juniorrak eta Seniorrak), Antsoain (Juniorrak eta Seniorrak), Lagunak (Haurrak, Juniorrak eta 1. Kategoriakoak), Natación Pamplona (Seniorrak), Larraona (Seniorrak), eta Alaia Eguesibar (Benjaminak, Kimuak P, Kimuak M, Haurrak P, Haurrak M, Juniorrak, Seniorrak eta 1. Kategoriakoak).
Eta tresnako finaletan Nafarroak brontzezko domina lortu zuen Eguesibarko Alaia Klubeko Haurrak M taldearen eskutik. Batistana Tenerifekoa (Kanariar Uharteak) izan zen onena, Corzas Maspalomas (Kanariar Uharteak) bigarren izan zelarik.
Finalak
HAURRAK
- Alaia M, 3.a
- Alaia P, 5.a
JUNIORRAK
SENIORRAK
1. KATEGORIA
Ostiralean, dominak eman aurretik, Espainiako Selekzioa protagonista izan zen eta bere erakustaldiez gozatu ahal izan zuten ikus-entzuleek. Alba Bautista, Lucia Gonzalez, Daniela Picó eta Cristina Korniychuk banakako gimnastek euren emanaldiekin distira egin zuten, baita Espainiako Senior Taldeak lagunduta ere, eta publikoaren berotasuna jaso zuten, aurten lortutako arrakasten ondoren.
Gainera, Polina Berezina talde nazionaleko gimnasta ohiari omenaldia egin zioten.
Emaitza guztiak (RFEG):
https://rfegonline.com/acceso.php?idc=409