Baluartek hartu zuen atzo, arratsaldean, Navarra Televisión Sarien banaketa gala; aurten bederatzigarren edizioa zuten.
Sari horiek herritarren botoen bidez erabakitzen dira, eta Foru Komunitatean azken hilabeteetan egindako lan aipagarriak aitortzen dituzte, balio gazteen, kirol-balioen, balio sozialen, balio kulturalen, enpresa-balioen eta herri eredugarriaren esparruan.
Aurten, kirol balioen sariaren bila, Naroa Arrasate, Osés Construcción Ardoi (emakumezkoen saskibaloiko maila goreneko talde nafarra) eta Aimar Oroz (Espainiako futboleko etorkizun oparoenetako bat) zeuden. Azkenik, Naroak eskuratu zuen sari hau eta Nafarroako Halterofilia Federaziotik zorionak eman nahi dizkiogu.
Albistea: