HALTEROFILIA Hace 1 año

Nafarroako Kluben Txapelketan gizonezkoen errekor nafar asko haustu ziren

Nafarroako Kluben Txapelketan gizonezkoen errekor nafar asko haustu ziren

Azaroaren 30ean, larunbata, ospatu zen Gazte Berriak klubaren instalazioetan (Idaki KT, Antsoain), 2024ko Nafarroako Kluben Txapelketa, gizonezkoena eta emakumezkoena, Nafarroako hiru klubaren partaidetzarekin.

Emakumezkoen sailkapenari dagokionez, Gazte Berriak taldea Nafarroako txapeldun izendatu zen, eta Queiron Klubeko taldea txapeldunorde.

Egun honetan emakumezkoen Nafarroako errekorrak Noelia Lopezek (Gazte Berriak, 55kg-ko Kat.) sinatu zituen Nafarroako Junior errekorrak hautsi zituelako Bi Alditan (81 kg) eta Olinpiar Guztiran (144 kg).

Gizonezkoen sailkapenean Gazte Berriak taldea izan zen garaile, Anaitasuna bigarren eta Queiron hirugarren.

Txapelketa honetan gizonezkoen Nafarroako errekorrak hautsi ziren hiru adin-kategorietan:

Daniel Villanueva (Anaitasuna, 96kg-ko Kat.): 17 urtez azpiko errekor nafarrak Arrankadan (96 kg), Bi Alditan (125 kg) eta Olinpiar Guztiran (221 kg).

Julen Delgado (Anaitasuna, 81kg-ko Kat.): Junior mailako errekor nafarrak Bi Alditan (151 kg) eta Olinpiar Guztiran (273 kg).

Iván Lalvay (Gazte Berriak, 61kg-ko Kat.): Senior mailako errekor nafarrak Bi Alditan (110 kg) eta Olinpiar Guztiran (190 kg).

Zorionak eta mila esker guztiei parte hartzeagatik!

📸 Más imágenes