HALTEROFILIA Hace 1 año

Naroa Arrasate, Iruñeko Udalak gaur omendu dituen kirolarien artean

Naroa Arrasate, Iruñeko Udalak gaur omendu dituen kirolarien artean

Gaur, Iruñeko Udalak herriko 40 kirolari omendu ditu, 2024an lortutako garaipen eta merituengatik bereziki nabarmendu direnak. Joseba Asiron Saez alkatea buru izan duen ekitaldia Kondestable Jauregian izan da eta bertan Naroa Arrasate Yárnoz halterofiloa saritu dute.

Kirolariez gain, senideek lagunduta, Nafarroako kirol federazioetako ordezkariek ere parte hartu dute ekitaldian. Nafarroako Halterofilia Federazioko ordezkariak Juan Domingo Pascual Iglesias presidentea eta Cristina Rodriguez Frechoso idazkari nagusi eta diruzaina izan dira.

Zorionak Naroa!

📸 Más imágenes