Nafarroako Cope irratiko Alberto Sanzek elkarrizketa egin dio Alfonso Salvadorri, duela gutxi Gandian jokatutako Master mailako Espainiako Kopan podiumeko lehen kaxoira igotzea lortu ostean.
Halterofiloak txapelketan nola aurkitu zen komentatu du, zer esan nahi duen emaitza horrek berarentzat, Nafarroako selekzioak Federazioen Espainiako Master Txapelketan lortutako brontzezko domina ere nabarmendu du eta, besteak beste, halterofilian nola hasi zen kontatu du.
Lotura honetan entzun daiteke elkarrizketa osorik: