Joandako igandean Madrilen Teknika Jardunaldi Nazionala izan zen. 10 eta 13 urte bitarteko gazte halterofiloak bildu zituen lehiaketak, eta abiatze-mugimenduen teknikan eta bi alditan egindako jasotzean oinarrituta lortu zuten sailkapena.
Nafarroako selekzioa Anaitasunako Iker Muniain eta Alain Gomezek eta Gazte Berriak klubeko Iosu Bustok eta Unai Fernandezek osatu zuten. Eta Anaitasunakoak izan ziren podiumera igotzea lortu zutenak: Iker Muniainek lehen postua lortu zuen, Espainiako txapeldun izendatuz (2013. urtean jaioa); eta Alain Gomezek hirugarren postua eskuratu zuen (2012. urtean).
Zorionak emaitza hauengatik!