Ekainaren 14an eta 15ean, Zaragozan, Gizonezkoen eta Emakumezkoen Espainiako Banakako Txapelketa Absolutua jokatu zen. Jardunaldia oso lehiatua izan zen eta tenperatura altuek eragina izan zuten. Espainia osoko 169 atleta onenak elkartu ziren, 90 emakumezkoak eta 79 gizonezkoak; horietatik 10, Nafarroako Halterofilia Selekziokoak. Gure lurraldera 10 podium eta Nafarroako Errekor batzuekin lortuz itzuli ziren. 7 neska eta 3 mutil ziren.
Emakumezkoen sailkapenean, Runa klubeko Naroa Arrasate jasotzaile nafarra Espainiako Absolutu mailako txapeldun izendatu da modalitate guztietan 69 kg-ko kategorian. 3 urrezko domina horiez gain, Nafarroako errekor absolutua hautsi zuen Bi Alditako proban (115 kg).
77 kg arteko kategorian, Espainiako txapeldun titulua Anaitasuna Klubeko Laura Cháferrek irabazi zuen, honek ere Nafarroako errekor absolutua hautsi baitzituen Bi Alditako proban (110 kg).
Nafarren 5. urrezko domina 63 kg-ko kategorian iritsi zen, Anaitasuna klubeko Ismene Oyangurenen eskutik. Espainiako txapeldun izendatu zen eta Nafarroako Junior eta absolutu errekorrak hautsi zituen Arrankadan (83 kg); hala ere, Bi Alditan ezin izan zuen, Arrancadak etapa hori hasi baino lehen lesioa izan baitzuen. Lehenbailehen sendatzea opa diogu.
Hiru modalitateetako Espainiako txapeldunordearen titulua Elena Habansek eskuratu zuen. Anaitasuna Klubeko atletak 3 zilarrezko domina, aldi berean junior eta absolutu mailako nafar errekorrak hautsiz Arrankadan (81 kg), Bi Alditan (99 kg) eta Guztira Olinpikoan (180 kg).
Noelia Lopez Gazte Berriak taldeko kirolari nafarra, podiumera igo ez den arren, 4. postuan geratu zen 53 kg kategorian, eta Nafarroako bere errekorrak hautsi zituen, bai junior mailan, bai absolutuetan, Arrankadan (72 kg) eta Guztira Olinpikoan (158 kg).
Gizonezkoen podiumak Antsoaingo Gazte Berriak klubeko bi kirolarik lortu dituzte; Alejandro Serranok, 88 kg-ko kategorian, brontzezko domina lortu zuena Bi Alditan, 5. postua lortuz Guztira Olinpikoan, eta Erick Chascok, 98 kg-ko kategorian, beste brontzezko domina bat lortu zuen, bere errekor absolutu guztiak gaindituz: Arrankadan 125 kg eta 167 kg Bi Alditan, Guztira Olinpikokoa 292 kg-koa izanda.
Zorionak guztioi!
**Erantsitako PDFan ikus daiteke emaitzen taula.