Aitor García zazpigarren izan da 15 urtez azpikoen Europako Txapelketan. Anaitasuna taldeko kirolariak 81 kiloko marka lortu zuen Arrankadan (8.a), 100 kilo altxa zituen Bi Alditan (7.a) eta 181 kilo Guztira Olinpikoan (7.a).
Beraz, 15 urtez azpiko modalitate guztietako errekor nafarrak hautsi zituen eta junior eta seniorrena Bi Alditan.
Aitorrek sentsazio harrigarriekin bukatu du bere nazioarteko lehen esperientzia. Zorionak zure ahalegin eta konpromisoagatik!
Bideoak (Instagram Halterofilia Anaitasuna):
https://www.instagram.com/p/DMkD0_ssSUJ/?igsh=cmF2ZG92Nzc5MnZr&img_index=1