HALTEROFILIA Hace 7 meses

15 urtez azpiko eta junior mailetako Nafarroako Txapelketak

15 urtez azpiko eta junior mailetako Nafarroako Txapelketak

Pasa den larunbatean, irailaren 6an, Anaitasuna Halterofilia Taldearen instalazioetan, 15 urtez azpiko eta junior mailetako Nafarroako Txapelketak jokatu ziren, bai gizonezkoenak bai emakumezkoenak. Bi txapelketak sailkatzaileak dira, bakoitza bere txapelketa nazionalentzat.

Hauek izan dira emakumezkoen finalistak, gorputz-pisuaren kategoriaren arabera sailkatuta:

15 URTEZ AZPIKO KATEGORIA:

Ariadna Itoiz (Anaitasuna, 58 kg. kat.), 15 urtez azpiko urrezko domina eta juniorren 2. postua. Gainera 15 urtez azpikoen errekor nafarrak hautsi zituen Bi Alditan (60 kg) eta Guztira Olinpikoan (102 kg).

JUNIOR KATEGORIA

Maider Landa (Anaitasuna, 58 kg. kat.), junior mailako urrezko domina.

Nahikari Elósegui (Anaitasuna, 63 kg. kat.), junior mailako urrezko domina eta 17 urtez azpikoen errekor nafar guztiak hautsita Arrankadan (65 kg), Bi Alditan (80 kg) eta Guztira Olinpikoan (145 kg).

Rosa Escoto (Anaitasuna, 63 kg. kat.), juniorren zilarrezko domina.

 

Gizonezkoen lehiaketa emaitza hauekin amaitu da:

Josu Martín (Gazte Berriak, 52 kg. kat.), 15 urtez azpikoen egurrezko domina.

Alain Gómez (Anaitasuna, 52 kg. kat.), 15 urtez azpikoen zilarrezko domina.

 

Xabier Argüelles (Gazte Berriak, 56 kg. kat.), 15 urtez azpikoen egurrezko domina eta brontzezkoa juniorren 60koan. Honetaz gain, errekor nafarrak 15 urtez azpikoen modaitate guztietan: Arrankadan (51 kg), Bi Alditan (57 kg) eta Guztira Olinpikoan (108 kg).

Aitor García (Anaitasuna, 65 kg. kat.), 15 urtez azpikoen egurrezko domina eta zilarrezkoa juniorren mailan. Gainera 15 urtez azpikoen errekor nafarrak hautsi zituen modalitate guztietan: Arrankadan (80 kg), Bi Alditan (91 kg) eta Guztira Olinpikoan (171 kg).

Oier Lamarca (Gazte Berriak, 65 kg. kat.), 15 urtez azpikoen zilarrezko domina eta juniorren brontzezkoa.

Iker Urmeneta (Gazte Berriak, 88 kg. kat.), 15 urtez azpikoen eta juniorren egurrezko domina.

JUNIOR

Ibai Muniáin (Anaitasuna, 60 kg. kat.), juniorren egurrezko domina.

Darío Ancín (Anaitasuna, 60 kg. kat.), juniorren zilarrezko domina.

Daniel Martinicorena (Anaitasuna, 65 kg.), juniorren egurrezko domina.

Fermín Fernández (Anaitasuna, 71 kg. kat.), juniorren egurrezko domina eta 17 urtez azpiko eta juniorren errekorrak Arrankadan (66 kg), Bi Alditan (90 kg) eta Guztira Olinpikoan (156 kg).

Enrique Corona (Anaitasuna, 79 kg. kat.), juniorren egurrezko domina.

Daniel Villanueva (Anaitasuna, 110 kg. kat.), juniorren egurrezko domina eta 17 urtez azpiko, junior eta seniorren errekorrak Bi Alditan (130 kg) eta seniorren Guztira Olinpikoan 233 kg altxatzeagatik.

 

Mila esker guztiei parte hartzeagatik eta ZORIONAK!

📸 Más imágenes