HALTEROFILIA Hace 5 meses

2025eko Nafarroako Kluben Ligako IV. jardunaldia, play-off eta finala

2025eko Nafarroako Kluben Ligako IV. jardunaldia, play-off eta finala

Urriaren 11n, larunbatean, 2025eko Nafarroako Kluben Ligako IV. Jardunaldia, play-off eta Finala jokatu ziren, Anaitasunan.

Hona hemen 2025eko Nafarroako Ligako azken sailkapenaren emaitzak, non talde bakoitzak jardunaldi guztietan lortutako puntuak batzen diren, Errege eta Erreginaren Koparako playoffa barne (Zarautz, 2025/10/18). Bertan, Gazte Berriak klubeko gizonezkoen lehen taldeak eta Anaitasuna klubeko emakumezkoen lehen taldeak parte hartu zuten, Erreginaren Koparako sailkatu dena.

Emakumezkoen Ligan, Anaitasunako lehen taldea (Anaitasuna A) Nafarroako Ligako txapeldun izendatu da, Gazte Berriak klubeko lehen taldeak (Gazte Berriak A) bigarren postua eskuratu du ligako txapeldunorde gisa eta hirugarren postua Anaitasunako bigarren taldeak (Anaitasuna B) lortu du.

Liga osoko emakumezkoen Marka Onenaren Saria Anaitasuna Klubeko Laura Cháfer-entzat izan zen, IV. jardunaldi / Playoff honetan 269,71 Sinclair Puntu lortuz.

Anaitasunako hiru kirolarik errekor nafar batzuk hautsi zituzten. Nahikari Elósegui haltera gaztea (58 kg kat.) bi Nafar Errekor hautsi ditu 17 urtez azpikoan, Arrankadan (67 kg) eta Guztizko Oimpikoan (151 kg). 77 kg arteko senior kategorian, Laura Cháfer-ek Nafarroako errekor guztiak gainditzea lortu du, Arrankadan 98 kg, Bi Alditan 119 kg eta Guztizko Olimpikoan 217 kg jasotzean. Era berean, 86 Kg Senior kategorian, Joselyn Pitak Nafarroako Errekorra hautsi du Guztizko Olinpikoan, 180 kg jasota.

Gizonezkoen Azken sailkapenean Gazte Berriak (Gazte Berriak A) taldeak Nafarroako ligako txapeldun titulua eskuratu du, Anaitasuna A taldeak bigarren postua lortuz Ligako txapeldunorde bezala eta Queiron (Queiron A) klubeko lehen taldea hirugarren sailkatua izanik.

Ligako gizonezkoen Markarik Onena 2. jardunaldian lortu zuen Gazte Berriak Klubeko Alejandro Serrano jasotzaileak, 375,54 Sinclair Punturekin.

IV. Jardunaldi/Playoff honetan lortutako Nafarroako Gizonezkoen Errekor guztiak Erick Chasco Gazte Berriak klubeko senior kirolariak lortu ditu: 110 kg arteko kategorian 125 kg Arrankadan eta 155 kg Bi Alditan jasotzea lortu du, 280 kg-ko Guztizko Olinpikoa lortuz.

Zorionak guztioi eta mila esker parte hartzeagatik!

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados