HÍPICA Hace 6 años

Donejakue Bideko 1. Zaldi-Kontzentrazio arrakastatsua

Donejakue Bideko 1. Zaldi-Kontzentrazio arrakastatsua

Ehun pertsona inguruk parte hartu zuten igandean, hilak 20, Donejakue bidetik izandako Zaldi-Kontzentrazioan. Helburua zen Zaldi-Turismoa agerian jartzea eta sustatzea Nafarroan.

Espedizioa Zabaldikako Askaldegitik atera zen, Iruñera sartu ziren Frantziako Ataritik eta Donejakue Bidea jarraituz Zizur Txikiko Kiroldegira iritsi zen.

Nafarroako hipika klub ezberdinek parte hartu zuten. Guztiek Zaldi Turismoaren alde lan egiten dute hainbat arlotatik.

Nafarroako Landa eta Zaldi Turismo Elkarteak eta Nafarroako Hipika Federazioan antolatu zuten ekitaldi hau Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Sailako Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin Gobernuak "Misteriozko Udazkena eta Mahastiak" programaren barne sartu duelako.


Erantsitako estekaren bidez ekitaldi honetako argazkiak ikusi ahalko dituzu:

https://www.fnhipica.com/foto/170/concentracion-ecuestre-camino-de-santiago-201019

📸 Más imágenes