Ademuz VII. Hipika Raid lehiatua izan zen Valentzian joandako azaroaren 1ean. Talde pribatuen eta Komunitate Autonomoen arteko P3ko Endurance Koparako balio izan zuen eta bertan 35 bikotek parte hartu zuten. Haien arten, bi nafar izan genituen.
Fco. Javier Ayestaranek Leonidas Polvorillo-ren gainean eta bere seme Angel Ayestaran Urrutiak Relampagorekin Raid itzela sinatu zuten. Batez ere kontuan izanda haien zaldiek 7 eta 8 urte dituztela eta proba internazionaletan esperientzia handiagoa duten arerioren kontra lehiakatu zutela.
Batez besteko 18-19 kilometro orduroko abiadura eramaten, Angel hamairugarren izan zen, eta Francisco Javier, hamalaugarren.