HÍPICA Hace 6 años

Teresa Moreno oroimenezko San Fermin Jauzi Lehiaketa edizio bikaina

Teresa Moreno oroimenezko San Fermin Jauzi Lehiaketa edizio bikaina

Teresa Moreno oroimenezko San Fermin Jauzi Lehiaketa Nazionala lehiatua izan zen azaroaren 23an eta 24an Ultzamako Hariztiak Hipika Zentroan non 80 parte-hartzaile bildu ziren, horietariko zazpi klubako 55 nafarrak.

Nafarrek distiratu zuten

Bi eguneko torneo hau larunbat goizean hasi zen Nafarroako Gobernuko Saria lehiatuz. Probak 1.30 metroko altuera izan zuen eta nafarrak protagonistak izan ziren. 

Jesús González Ayerra nafarrak duelu polita protagonizatu zuen Dumarty DP zaldiaren gainean Fernando Santa Pau aragoiarren eta bere zaldi Linaza de Ibioren aurka. Bi bikoteek ez zutenez akatsik egin, kronometroa erabakigarria izan zen eta nafarrak irabazi zuen hiru ehunengatik.

González Ayerra zaldizko nafarra ere podiumera igo zen Hocus Pokus TK zaldiarekin.

Modu berean, Mikel Ochotorenak Uno DAugerekin lortutako 5. posizioa txalogarria izan zen.

Igandean ere nafarrak nagusiak

Igandean ere nafarrak erabat protagonistak izan ziren lehiatutako bederatzi probetan podiumean egon zirelako.

Batez ere, nafarrek Iruñeko Udala Saria menperatu zuten non parte-hartzaileek 1.30 Metroko oztopoen gainetik pasatu behar izan zuten.

Jesús Gonzalezek berriro garaipen bikoitza lortu zuen 1. eta 2. postua lortuz Hocus Pokus TK eta Dumarty DP zaldiekin. Ochotorenak eta Uno DAugek hirugarren posizioa lortu zuten Joaquín Coloma Gracia eta Habana de Ibioren aurrean.

Diario de Noticias Sarian soilik amazonek parte hartu zuten eta nafarrek lehenengo hiru postuak lortu zituzten. 

Modu honetan, Zizur Hipika Klubako María Pérez Otamendi txapelduna izan zen Colomborekin, Elena Legarra Martiarena (Ultzama HK) eta De Lucía del Sol-ekin txapeldunordeak izan ziren, eta Uxue Huarte Jiménez (Zizur HK) eta Gelastiek, hirugarenak.

Amaiera ezinhobea egutegiak toki propioa aurkitu duen torneo honentzat. Eguraldi txarra izan arren, zale askok gozatu ahal zuten lehiaketaz. Modu berean, azpimarratu behar da Jesús González Ayerrak iaz lortutako titulua berritu ahal izan zuela.

Gazteak estreinatu ziren San Fermin Jauzi Lehiaketan

Lehiaketa Nazionala eta Nafarroako Jauzi Txapelketa aldi berean izan ziren lehiatuak. Foru Komunitateko torneoan gazteak protagonistak izan ziren 54 bikoteetatik 29 beheko kategoriako parte-hartzaile zirelako. Bezain txalogarria da emakumeek hiru kategorietatik bi irabazi zituztela.

Kimu kategoriako lehiakideek 0.60 metroko oztopoak gainditu behar izan zituzten eta Zolina Klubako kide pare batek titulurako duelua protagonizatu zuen. Azkenik, Uxue Rodríguezek garaipena lortu zuen Goldako Mapolkarekin Carla San Segundoren eta Kapitainaren aurrean.

Haur kategorian, oztopoak 0.80 metrokoak izan ziren eta 18 bikotek parte hartu zuten. Lehia honetan ere talde bateko kideek elkarren kontra borrokatu zuten titulua lortzeko. Hain zuzen ere Acedo Klubako kideak. Aroa Barrenak eta Milikik 20 puntu irabazi zituzten txapeldunak izateko eta bere klubako kide Noa Verak eta Artabán zaldiak 14 lortu zituzten bigarren posizioan. Ane San Segundok (Zolina) hirugarren posizioa eskuratu zuen Cusain Pommes zaldiaren laguntzarekin.

Azkenik gazteen lehia gauzatu zen metro bateko oztopoekin. Sei amazonak eta hiru zaldizkok parte hartu zuten, eta kuriositatez, zaldi batek lehenengo eta bigarren posizioa lortu zituen.

Protagonista Zéfiro izan zen. Álvaro Ahechuk lehiaketa irabazi zuen berarekin eta Naiara Idoatek zilarrezko domina lortu zuen esandako zaldi berdinarekin. Acedo Klubako Nerea Piérola hirugarren izan zen Milord zaldiarekin.

Argazkiak eta bideoak ikusi ditzakezu ondorengo esteken bidez eta sailkapenak erantsitako dokumentuetan aurkituko dituzu.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados